Apirilaren 27an eginen dute Garagardo Festa Umore Ona elkartean, eta txartelak salgai daude

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 5a, 00:00

Goizuetarrak, Garagardo Festan.

Laugarren edizioa izango du Goizuetako Garagardo Festak, iluntzeko 21:30etan hasita. Amaia kafetegian eta Motzanen eskuratu daitezke txartelak, hilaren 21era arte.

Laugarrenez eginen dute Garagardo Festa Goizuetan, hil honen azkeneko larunbatean, Goittikiren alde. Apirilaren 27an izanen da, iluntzeko 21:30etan hasita, Umore Ona elkartean.

Txartelak dagoeneko salgai daude, Amaia kafetegian eta Motzanen. Printzipioz, apirilaren 21era arte izanen dira eskuragarri, baina mugatua da kopurua, eta baliteke lehenago bukatzea.

Bi txartel ezberdin jarri dituzte aukeran: bata, menua eta lau garagardo biltzen dituena, 26 euroan; eta bestea, menua soilik edaririk gabe, 16 euroan. Sagardoa edo ardoa nahi duenak, elkartean bertan eskatu eta ordaindu beharko du.

 

Menu konpletoa eta lau garagardo ezberdin

Menua eta garagardoak zein izanen diren ere aurreratu dute. Menuari dagokionez, jarriko dute entsalada, saltxitxak, saiheskia, patata purea, postrea, kafea eta kopa. 

Lau garagardoak, berriz, lau herrialde ezberdinetatik ekarriko dituzte, eta honakoak izanen dira: Alhambra especial (Espainia), Leffe blonde (Belgika), Franziskaner premium weissbier (Alemania) eta Desperados original (Frantzia).

 

Ainhoa Zabaletak girotuta, afaria

Gainera, musikarik ere ez da fal­tako: Ainhoa Zabaleta musikari eta abeslari goizuetarrak girotuko du afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!