Pentatloi desafioa, Amabirjin Jaien hirugarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 12a, 12:38

Datorren astean ospatuko dituzte Amabirjin Jaiak Goizuetan, astelehenetik ostiralera; eta festen hirugarren egunean, herri kirol saio berezia izanen da. Pentatloi desafioa antolatu dute asteazkenerako, arratsaldeko 18:30etan hasita, eskolako frontoian. Xabat Olaizola eta Jagoba Otaegi izanen dira aurrez aurre: harrijasotzen, giza proban, aizkoran, txingetan eta korrika osatuko dute proba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!