Festetan egunero aterako da Igandea txaranga, herria alaitzera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 14a, 09:16

Ezinbesteko osagaia izaten da Igandea txaranga, urtero, Amabirjin Jaietan; eta aurten ere ez du hutsik eginen. Gaur hasi eta ostiralera bitarte, egunero-egunero aterako da txaranga herria alaitzera. Gaur bertan, txupinazoaren ondorengo kalejira girotuko du (12:00), Peñaren irteera ere bai (18:30), eta gauean aterako da berriro. Bihar, berriz, eguerdian eta iluntzean aterako da kalera. Beste horrenbeste eginen du asteazkenean, eta gauerdiko zezenen ondoren ere eginen du kale buelta. Eta bizpahiru aldiz ibiliko da kalez kale ostegunean eta ostiralean ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!