Korrika ttikia eta afari musikatua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 00:00

Egun haundia izanen da ostirala Goizuetan. Arratsaldeko 17:00etan Korrika ttikia herrian barrena ibiliko da, eta iluntzerako bertso zaharren afari musikatua antolatu dute. Afarirako txartelak Amaianen eta Estankoan daude salgai (23€).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!