Bailarako txoko guztietara iritsi ziren aldarrikapen jarduerak martxoaren 8an. Goizueta ere ez zen salbuespena izan, eta emakume ugari elkartu ziren herriko plazan kontzentrazioa egiteko.
Plazako elkarretaratzea amaitu ondoren, adin ezberdinetako emakumeak Oxeguarda jatetxera joan ziren, eta mahaiaren inguruan amaitu zuten aldarrikapen eguna.
Felix Loiarte goizuetarrak izoztu zituen bi momentuak.