Itzalen antzerkia eskainiko dute gaur arratsaldean, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 10a, 00:00

Korrika Kulturalerako prestatutako agendak aurrera jarraitzen du Goizuetan. Gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, 'Enperadorearen kondaira' itzalen antzerkiaren txanda izango da. Udaletxeko ganbaran eskainiko dute saioa. Antzerki saioak 50 minutu inguruko iraupena izango du, eta 2-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!