Umore Ona eta Kirikiño, elizan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 3a, 00:00
Kirikiñoko abesbatza Goizuetako elizan.

Umore Ona abesbatzak, kontzertua eskaini zuen aurreko asteko larunbatean, Goizuetako elizan, Bilboko Kirikiño abesbatzarekin batera. Honela, Bilboko abesbatzak, Goizuetakoak maiatzean egindako bisita bueltatu zuen. Bilboko Kirikiño ikastolako abesbatzaren 25. Urteurrenaren harira, pasa den urteko maiatzean, Bilboko Filarmonika Elkarte entzutetsuan kantatzeko aukera izan zuen Goizuetako Umore Ona abesbatzak. Pasa den larunbatekoa ere ederra izan zen eta hurbildu ziren goizuetarrek gozatu zuten ahotsekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!