Ignazio Bergararen gutunek jakinmina, udaletxeko ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00
Liburuaren aurkezpenera bertaratutakoak, Juan Jose Zubiriren azalpenak adi entzuten. Argazkia: Felix Loiarte

Joan den abenduan argitaratu zuten 'Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak' liburua, Patxi Salaberri Zaratiegik, Juan Jose Zubiri Luxanbiok eta Iker Salaberri Izkok, Euskaltzaindiaren eskutik. Eta aurreko igandean aurkeztu zuten Goizuetan bertan, udaletxeko ganbaran, hiru egileetan aurreneko biak bertan zirela. Jakinmina piztu zuten olagizon goizuetarrak Arranbi­den eta Artikutzako Elaman idatzitako gutunek, 1787 eta 1811 urteen artean; eta adi-adi entzun zituzten bertaratuek, izkribuen inguruko azalpenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!