Dirulaguntzetarako PACeko ziurtagiria eskatzeko epea, martxoak 15 arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 00:00

Zabalik dago epea, Goizuetako Udalean, ardi eta behi edo txekorren dirulaguntza kanpainarako beharrezkoak diren PACeko (Nekazal Politika Amankomuna) ziurtagiriak eskuratzeko. Martxoaren 15era arte eskatu daitezke, udaletxean. Eskaera egiterakoan, honakoak aurkeztu beharko dira: errolda agiria, hiru urteko antzinatasunarekin; herrian gutxienez 9 hilabetez bizi denaren zinpeko aitorpena; Udalarekin zorrik ez izatearen ziurtagiria; norberak jabetzan edo alokairuan dauzkan lurren zinpeko aitorpena; azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa; eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzearen ziurtagiria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!