Euskal Herriko XV. Mus Txapelketaren kanporaketa fasea amaitzear da. Gaur, Umore Ona elkartean jokatuko dute kanporaketa, arratsaldeko 16:00etan hasita. Onenentzat sariak izanen dira, eta Nafarroako finalerako pasea ere lortuko dute.
Bihar amaituko da herrikako kanporaketa fasea, eta herrialdeetako kanporaketak martxoaren 9an jokatuko direnez, hernaniarrek, astigartarrek eta ereñotzuarrek, Gipuzkoako herrialdeko kanporaketa jokatuko dute, Iruran, arratsaldeko 15:00etan. Goizuetarrek eta aranoarrek, berriz, Nafarroa Garaiko herrialdeko kanporaketa jokatuko dute, Iruñeko Alde Zaharreko Arrano elkartean.
Sari mordoa, irabazleentzat
50.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Eta irabazleek ez ezik, parte hartzaile bakoitzak oroigarria jasotzen du. Ondorengoak dira sari garrantzitsuenak: Txapeldunak, txapela, garaikurra, 3.000€ eta Karibera bidaia lau lagunentzat; Txapeldunordeak, garaikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat Karibera bidaia; Hirugarren bikote sailkatuak, 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat; laugarren bikote sailkatuak 500€ eta Euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula; 5.etik 8.era sailkatutako bikoteentzat 250€; 9.etik 16.era sailkatutako bikoteentzat 100€; eta herrialdeko finaletan txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak, afariak eta sari gehiago...