Musikaz betetako asteburua izanen dute gaurtik hasita, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 24a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:15etan Umore Ona Abesbatzak eskainiko du kontzertua, Goizuetako elizan.

Umore Ona abesbatzak, kontzertua eskainiko du gaur, Goizuetako elizan. Bilboko Kirikiño abesbatzarekin batera eskainiko du kontzertua, arratsaldeko 19:15etan hasita. 

Iganderako, berriz, musikari lotutako bigarren hitzordua dute goizuetarrek, izan ere, Jaione Olazabalek eta bere familiak kontzertua eskainiko dute ganbaran, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!