Umore Onak eta Kirikiñok kontzertua etzi, elizan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 00:00

Iluntzeko 19:15etan ariko dira Goizuetako eta Bilboko abesbatza kantari, elkarrekin.

Kontzertua eskainiko du Umore Ona abesbatzak, herrian; baina ez da bakarrik ariko oraingoan: Bilboko Kirikiño abesbatzarekin batera eskainiko du emanaldia, Goizuetako elizan, iluntzeko 19:15etan hasita.

Igandean, berriz, Jaione Olazabalek eta bere familiak jarriko dituzte musika eta kantu doinuak Goizuetan. Udaletxeko ganbaran eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko 18:00etan, adin guztietako herritarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!