Liburu aurkezpena eta kontzertua Goizuetan, datorren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 18a, 00:00

'Jaione Olazabal eta familia' taldea elkarrekin. Argazkia: Amaia Iparragirre.

'Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak' izeneko liburuarena izango da aurkezpena, eta kontzertua, berriz, 'Jaione Olazabal eta familia' taldearena.

Goizuetarrek ederki hasi dute otsaila inauterien bueltan, eta behin hauek amaituta, otsailari amaiera emateko, azken astebururako bi kultur jarduera antolatu dituzte. 

Horietako bat izanen da 'Ignacio Bergara goizuetarraren gutunak' liburuari buruzko aurkezpena. Hilaren 24an eginen dute, goizeko 11:00etan, Ganbaran. Helduei zuzendutako jarduera dela aurreratu du Goizuetako Kultur Taldeak. 

Eta otsailari amaiera emango dion bigarren kultur jarduerak musikarekin du zerikusia. Jaione Olazabal, Jon Gurrutxaga eta haien lau seme-alabak igoko dira Goizuetako Ganbaran prestatuko duten oholtzara, arratsaldeko 18:00etan hasita. Iaz kaleratu zuten diskoa, eta bertan bildutako kantuak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!