Kontuen Egunak itxiko ditu festak Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 00:00

Festak ez du etenik Goizuetan.

Bihar ospatuko dira eguerditik gauera arte poteoarekin, bazkariarekin eta kontzertuarekin.

Inauteriak amaitu badira ere Kontuen Egunarekin emanen diote amaiera hilabeteari, goizuetarrek. Eguerdiko 12:30etan Igandea txarangak lagunduta poteo girotua eginen dute, eta eguerdiko 14:30ak aldera, mozorroen bazkari eder baten bueltan bilduko dira. 

Arratsaldean, berriro ere Igandea txarangak hartuko du testigua, eta herrian zehar dantzan ibiliko dira goizuetarrak. Kontuen Egunari amaiera emateko, gauean, Tokan 2 la polla taldearen kontzertua izango da Gaztetxean. Igandean iritsiko da atsedena goizuetarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!