Santa Ageda bezpera paregabe igaro zuten goizuetarrek ere

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 00:00

Herrian zehar ibili ziren makilak astintzen eta koplak abesten. Argazkia: Felix Loiarte.

Goizuetarrak aurten eguerdian irten ziren Santa Ageda bezperan koplak abestera. Makilak astindu zituzten, 13garrenez, urteroko usadioa jarraituz. Koplak Juanan-ek eta Josuk kantatu zituzten goizuetarrez lagunduta herrian zehar. Goiz-eguerdi paregabea igarotzeko parada izan zuten, Santa Ageda bezpera ospatuz, lagun artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!