Salgai daude umeen eguneko bazkarirako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abu. 11a, 00:00

Salgai daude dagoeneko umeen eguneko, abuztuak 17, bazkarirako txartelak. Eguerdiko 14:00etan izango da bazkaria eta hauxe da menua: paella, solomoa, eta izozkia (haurren kasuan) eta paella, postre eta kafea zein kopa (helduenean). Sarrerak Amaia kafetegian eta Goizuetako estankoan egongo dira eskuragarri abuztuaren 14ra arte, 10 eurotan (haurrak) eta 16 eurotan (helduak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!