Ixkibi mus txapelketa jokatuko da abuztuaren 17an Goizuetan, Fiestatako programaren baitan. Sari potoloak egongo dira jokoan: lehen postuan gelditzen den bikoteak 200 euro eta bi kaba botila eskuratuko ditu; bigarrenak 100 euro eta bi ardo botilla; eta hirugarrenak bi oilasko eta bi ardo botila. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da lehia Ixkibin.