Gaur amaituko da eski alpinoan izen emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00

Umore-ona Mendi Taldearen eskutik Formigalen eski alpinoa praktikatu nahi duenak, bihar izanen du izen emateko azken eguna. Egun pasa irteera otsailaren 3an izango da: autobusa goizeko 5:00etan irtengo da herriko plazatik eta iluntzeko 20:30ak aldera bueltatuko da. Bertaratu nahi duenak, Elena estanko eta arropa dendan eman beharko du izena. Autobusak eta forfaitak 75 euroko kostua izango du; eskien alokairuak, behar izanez gero, 20 eurokoa; eta, azkenik, seguruaren truk 3,5 euro ordaindu beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!