Etzira arte eman daiteke izena, eski-irteeran

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 21a, 00:00

Eski alpinoan aritzeko aukera izanen dute goizuetarrek otsailaren 3an, Formigalen, Arainburu Mendi Taldeak antolatuta. Bertaratzeko aurrez izena eman behar da, eta horretarako aukera etzi amaituko da. Elena estanko eta arropa dendan egin beharko da izenematea eta unean ordaindu beharko da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!