Ederki ospatu zuten San Anton eguna Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 00:00

San Anton eguneko ospakizuna egin zuten asteazkenean Goizuetan. Herritar ugari elkartu ziren goizean zehar antolatutako jardueretara, eta giro ederra sortu zen bertan. 

Azienden bedeinkazioarekin hasi zuten ospakizun eguna, eta meza kantatuarekin eman zioten jarraipena. Ondoren, Goizuetako San Anton Ermitan aritu ziren kantuan bertaratutako guztiak, eta hamaiketako eder baten bueltan amaitu zuten goiza; salda eta txistorra janez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!