Pandero ikastaroa, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 17a, 00:00

Ikastaroa doakoa da eta adin guztietarako asporposa dela jakinarazi du Goizuetako Aralar Udal Musika Eskolak.

Panderoa ikasteko aukera paregabea eskainiko die goizuetarrei, Goizuetako Aralar Udal Musika Eskolak. Azaldu dute edozein adinetarako dela aproposa eta izena emateko aukera etzira arte izanen dutela. Hiru modutara apuntatu daiteke ikastaroan; batetik, info@aralar.org helbidera idatzita; https://forms.gle/9ioYoMPdSicE81km9 estekan sartuta; edota 672 122 472 telefonora deituta. 

Aralar Udal Musika Eskolak azaldu du ez dela ordainketarik egin behar, eta ikastaroari dagozkion data eta ordutegiak izenemateen eta eskaeren arabera antolatuko dutela jakinarazi dute: «Dena zehazten dugunean, jarriko gara zuekin harremanetan, eta orduan erabakiko duzue ikastaroan parte hartu nahi duzuen hala ez». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!