Eski alpinoan aritzeko parada izanen dute goizuetarrek, Formigalen

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 17a, 00:00

Eski alpinoan aritzeko aukera izanen dute goizuetarrek otsailaren 3an, Formigalen. Asmoa da goizeko 05:00etan herriko plazatik irtetea eta egun berean bueltatuko dira, gaueko 20:30ak aldera. Irteeraren kostua 75 eurokoa da eta bertan sartzen dira autobusa eta forfaita. Hortaz gain, eskirik ez duenak 20 euro gehiago ordaindu beharko ditu, eta segurua nahi izanez gero, 3,5 euro. 

Izen-ematea Elena estanko eta arropa dendan egin beharko da eta urtarrilaren 23a izanen da da azken eguna. Norberak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko du, baita aldatzeko arropa ere.


Besabi-Goizueta mendi irteera

16 kilometroko mendi martxa ere antolatu du Umore-Ona Mendi Taldeak urtarrilaren 27rako, Besabitik-Goizuetara. Lau ordu eta erdikoa itzulia izango da: goizeko 8:00etan abiatuko da autobusa herriko plazatik Besabiruntz, eta 10 euroko kostua izango du. Ibilaldiaren izen ematea ere Elena estanko eta arropa dendan egin beharko da eta urtarrilaren 25ean amaituko da epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!