San Anton egunaren bueltan ospakizuna bihar, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Artxiboko argazkia (2019). Argazkia: Felix Loiarte.

Goizeko 11:15etan San Anton ermitan dute hitzordua eta aziendan bedeinkazioarekin hasiko dute eguna.

Bihar San Anton eguna ospatuko dute goizuetarrek eta horrenbestez, hitzordu ederra dute, izen bereko ermitan. Goizeko 11:15etan, aziendak bedeinkatuko dituzte eta jarraian, meza baten bueltan bilduko dira kantuan aritzeko, 11:30ak aldera izanen da hori. Eguerdian, berriz, salda eta txistorra hartzeko aukera ere izanen dute herritarrek. Antolatzaileek bertaratzeko deia luzatu diete goizuetarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!