Valentinak 100 urte bete ditu

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 00:00

Valentinak Udalaren lore sorta jaso zuen.

Valentina goizuetarrak 100 urte bete zituen urtarrilaren 10ean. Ez dira egunero betetzen ehun urte, eta dudarik gabe, bazen asteazkenean ospatzeko nahiko motibo. Udal taldekoak bertan izan ziren lore sorta eskainiz eta Valentina zorionduz. «Eskerrik asko familiari ateak irekitzeagatik eta harrera goxoagatik. Eta nola ez, eskerrik asko zuri, Valentina!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!