Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak irteera antolatu du datorren urtarrilaren 27rako, larunbata. Irteera berezia izanen da gainera. Besabitik Goizuetara eginen dute 16 kilometroko ibilaldia, menditik barrena, izena ematen dutenek. Apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 25a, osteguna, izanen da. Goizeko 08:00etan autobusa abiatuko da herriko plazatik Besabira eta lau ordu eta erdi inguruko itzulia da. Iritsiera 14:00ak aldera izanen da.
Izena Elena estanko eta arropa dendan eman behar da, eta irteera 28 pertsonara dago mugatua. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman behar du, eta aldatzeko arropa eramatea eskatzen da. Autobusa 10 euro ordaindu behar da, izenematearekin batera.
Goizuetarako buelta izanen da oinez. 16 kilometroko ibilbidea da, eta zailtasuna erdi mailakoa da. Desnibela 581 metrotakoa da aldapa gora, eta 729 metro aldapan behera. Autobusa izena emandako pertsona kopuruaren arabera jarriko da. Gutxi izanez gero, kotxeetan moldatuko dira. Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharren kargu eginen.