Goizuetako Udalak herriko adinekoen egoerari buruzko lanketa berezia egin du Solera Ruralekin batera. Egoeraren diagnosia egin eta ekintza plaza zehaztu dute. Horien aurkezpena egin eta herritarrek izan ditzaketen ekarpenak biltzeko bilera deitu dute gaur, ostegunean.
Herriko Etxeko ganbaran egin dute hitzordua 18:00etan eta herritar guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte: «gure herria osatzen duten zatirik handiena izateaz gain, gure herriko historia, esperientzia, memoria... direlako, goazen gure altxorrak zaintzera».