Euri zaparradei aurre eginez, ilusioz gainezka iritsi ziren Errege Magoak Goizuetara. Opari ugari banatu zituzten herrian, eta gaztetxoenek haiekin hitz egiteko aukera izan zuten herriko pelotalekuan.
Gau magikoaren aurretik, etxean prestatutako kartak eman zizkieten goizuetarrek Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri, eta bertan sortutako giro berezia argazki bidez izoztu zuen Felix Loiartek.