Gaur hasiko da reiki tailerra

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 8a, 00:00

Dantza klaseetan, antzerkian eta reiki tailerrean parte hartzeko aukera izanen da, Goizuetan, gaurtik aurrera. Teresa Lopez de Munain euskal aktore eta irakasleak eskainiko ditu klaseak, Sarran baserrian, Aitasemegi auzoan. Reiki tailerra gaur hasiko da 10:30etatik 12:30etara eta maiatzaren 27ra arte iraungo dute saioek. Bihar, antzerki tailerrari ekinen zaio. Asteartetan izanen da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte, eta maiatzaren 23an amaituko da. Azkenik, dantza klaseei dagokienez, ostegunetik urtarrilaren 30era arte eskainiko dira, ostegunetan, 16:00etatik 17:30etara. Informaziorako, aktorearekin jarri daitezke harremanetan zuzenean, 636 895 621 telefonora deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!