Dantza adierazkorra eta reiki eta antzerki tailerrak, urtarriletik

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 7a, 00:00

Goizuetan izanen dira. Informazio gehiagorako 636 895 621 telefono zenbakira deitu behar da.

Urtarriletik aurrera reiki tailerra, antzerki tailerra eta dantza adierazkorra ikastaroa izanen dira Goizuetan. Reikik bizi indarra esan nahi du eta urtarrilaren 8tik maiatzaren 27ra arte antolatu dira tailerrak. Lehendabiziko proposamena astelehenetan, 10:30etatik 12:30etara egitea da, baina aldatu daiteke hobe izanez gero. 

Antzerki tailerra urtarrilaren 9tik maiatzaren 23ra arte izanen da, asteartetan 17:00etatik 19:00etara. Dantza adierazkorra ikastaroak urtarrilaren 11tik maiatzaren 30era arte izanen dira, ostegunetan, 16:00etatik 17:30etara. 

Lehendabiziko ikastaro edo tailerrera joateko gomendioa egiten da, konpromezurik gabe. Sarran baserrian, Aitasemegi auzoan izanen dira klaseak eta informazio gehiagorako Teresari deitzeko aukera dago 636 895 621 telefono zenbakian. Ordutegiak moldatu eta aldatu ahal izanen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!