Larunbatean ospatu zuten Goizuetako XIX. azienda, artisau eta nekazal feria. Mota guztietako postuak izan baziren ere, aurtengo berezitasuna artzain zakurren erakustaldia izan zen, eta parte hartzaileak izan ziren Javier Olaziregi Goizuetatik, Jexux Razkin Etxarri Aranatzekoa eta Jose Antonio Ormazabal Gaintzatik. Azken honek burutu zituen lanak eta bera izan zen onena, Kanel zakurrarekin.
Goizuetako txoritxo batek kontatu digu, hasieran ez zegoela eguraldi makala, eta horregatik, beheko pilota plazan jarri zirela postuak. Hala ere, giro ederrak gailendu zuen, eta bistan da argazkietako irribarreak ikusita. Eguerdian, denak elkarrekin bazkari baten bueltan elkartu ziren, Juan Antoniok eta Miel Iñakik prestatutako babarrunekin eta oiartzuarrak prestatutako betizu gisatuarekin. Ondoren ikusi daitezkeen argazki guztiak Felix Loiarte goizuetarrarenak dira, ederrak gainera!