'2023 elikagai bilketa haundia' ekimena dela eta, Goizuetak bat egin du ekimenarekin. Horregatik, goizuetarrek herriko zenbait eremutara eraman ahalko dituzte elikagaiak, hala nola; herriko etxera, eskolara, Zubidendara edota Coviranera. Bildutako elikagai guztiak Nafarroako elikagai bankura joanen direla aitortu dute antolatzaileek. Gaur, bihar eta etzi izanen dira elikagaiak entregatzeko azken egunak.