Etorkinen eguna ospatu zuten larunbatean, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 00:00

Elkarrekin atera zuten argazkia, Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte.

Joan den larunbatean ospatu zuten Goizuetan etorkinen eguna, eta nola gainera. Leitzatik etorritako Terexa Zabala omendu zuten, Mariak eta Iratik eskainitako agurrarekin eta Josu Garmendiak, beste etorkinekin batera eskainitako bertsoekin. Eta opari gehiago ere jaso zituen Zabalak; izan ere, lore sorta eta plaka eskaini zioten goizuetarrek. Ondoren, herrian zehar bueltatxo bat emanda, Izkina ostatuan bapo bazkaldu eta herriko kaleetan jarraitu zuten, festa giroan. 

Azpiko argazki bilduman dauzkazue Felix Loiartek larunbatean ateratako argazki eder batzuk. 

Erlazionatuak

Etorkinen eguna Goizuetan, 2023

Kronika - Erredakzioa 2023 aza 20 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!