Goizuetara iritsiko da gaur Pirata Garrapata

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 19a, 00:00

Udaletxeko ganbara abordatuko dute piratek gaur arratsaldean. 17:30etan hasita, Pirata Garrapata familientzako antzerkiaz gozatzeko aukera izango da bertan. Magia, antzerkia eta txotxongiloak tartekatzen ditu ikuskizunak, eta kutsadurak naturan eta ingurumenean duen eraginaz hitz egiten du: «Pirata Garrapatak bidaia izugarriak egin ditu mundu osoan zehar…».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!