Jubilatuek egun ederra pasa zuten beraien egunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 00:00
Giro ederrean ospatu zuten Jubilatuen Eguna Goizuetako Umore Ona elkartean. Argazkia: Felix Loiarte.

Pasa den, urriaren 29an Jubilatuen Egunean, bazkariaz gozatu zuten jubilatuek Umore Onan giro ezin hobean. Egun bat lehenago mus eta truk txapelketak jokatu ziren. Pakita Goizueta eta Juana Mari Bergarak lortu zuten garaipena truk txapelketan eta musean, Esteban eta Jose Luis Arozena izan ziren onenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!