Umore Ona Elkarteko Atalen Eguna ospatuko da etzi egun osoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 16a, 00:00
Atalen Egunean kalejira ere egin izan da.

Mendi irteera eginen dute goizean eta arratsaldean pilota, kantua, dantza eta luntxa izanen dira.

Umore Ona Elkarteko Atalen Eguna ospatuko da etzi. Elkarteko atal guztiek egiten duten lana erakusteko baliatzen dute eguna, urtero, eta aurtengo lehendabiziko ekitaldia Arainburu Mendi Taldeak antolatutako mendi irteera izanen da. Goizeko 08:00etan kotxez Arriurdiñetara joanen dira eta hortik Elamara igoko dira Beltzuntza eta Loitzateko gaineetatik zehar Arriurdiñetara itzuliz. Guztira 13 kilometroko ibilbidea izanen da eta eguerdiko 13:00ak aldera bueltatuko dira Goizuetara.    

Arratsalderako beste atalen ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute goizuetarrek. Honela, 16:00etan pilota partiduak jokatuko dira goiko frontoian. 17:30etan, Umore Onako abesbatzako kideak eta dantzariak kantuan eta dantzan arituko dira herritik barrena eta eguna borobiltzeko, 19:00etan, luntxa izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!