Kontzertu ederra eskaini zuten Umore Ona eta Vicente Garcia abesbatzek

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 15a, 00:00

Pasa den larunbatean kontzertua eskaini zuten Goizuetako Umore Ona abesbatzak eta Gasteizko Vicente Garcia abesbatzak. Jende ugari elkartu zuten Goizuetako elizan, eta ikuskizun ederra osatu zuten, dantza eta guzti, Eneko Amundarainen eta Maite Vicuñaren zuzendaritzapean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!