'20.000 especies de abejas' filmarekin, gaur hasiko da udazkeneko agenda

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 5a, 00:00
'20.000 especies de abejas' filma.

Zine emanaldiarekin emanen diote hasiera azaroko eta abenduko kultur agendari, arratsaldeko 17:30etan udaletxeko ganbaran.

Kultur ekintzaz beteta dator, beste behin, Goizuetako udazkena. Makina bat hitzordu jarri dituzte azarorako eta abendurako, eta gaur bertan izanen da estreinakoa: '20.000 especies de abejas' filma jarriko dute udaletxeko ganbaran, arratsaldeko 17:30etan. Entzute haundia eta hainbat sari eskuratu ditu filmak, eta Estibaliz Urresola da zuzendaria, Ereñotzun bizi den zinegile laudiotarra.

Kultur agendak datorren ostiralean izanen du segida, azaroaren 10ean: 'Bertso-pintxo-potea' eginen dute gaztetxean, iluntzeko 19:00etan hasita, Eli Pagola, Maddi Aiestaran eta Aissa Intxausti bertsolariekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!