Primerako giroa, Jubilatuen Egunez

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 2a, 00:00
Jubilatuak, giro ederrean, elkartean bazkaltzen. Argazkia: Felix Loiarte

Giro ederrean ospatu zuten Jubilatuen Eguna, joan den asteburuan, karta jokoan arituta eta primerako bazkaria eginda. Truk txapelketan, Pakita Goizueta eta Juana Mari Bergara izan ziren nagusi, eta Milagros Apezetxea eta Mikaela Elizalde bigarren. Musean, berriz, Esteban eta Jose Luis Arozena izan zen irabazle, finalean Mike Etxeberriari eta Jesus Mari Apezetxeari irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!