Eskabideak aurkezteko epea, 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 00:00

Goizuetako Udalak autoenplegua sustatzeko dirulaguntza banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza onartu zuen. Horrenbestez, dirulaguntza eskuratu ahal izango dute, norberaren kontura 2021eko urriaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrak. Eskabideak aurkezteko epea, urriaren 31ra arte izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!