Mendi irteeran izenemateko azken aukera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 26a, 00:00

Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak Anayetera irteera antolatu du larunbaterako, eta autobusa ere jarriko dute. Horretarako, izen eman behar da Elena estankoan edo arropa dendan, eta gaur da izena emateko azken eguna. Goizeko 06:00etan jarri dute hitzordua larunbatean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!