Goizuetako jubilatuen eguna ospatuko dute Umore Ona elkartearen eskutik, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 25a, 00:00
Iaz, sekulako arrakasta izan zuen Goizuetako Jubilatuen Egunak.

Larunbatean emanen zaio hasiera festari, arratsaldeko 16:00etan, Truk eta Mus txapelketarekin, Umore Ona Elkartean.  Igandean segida izanen du festak, mezarekin, pilota partiduekin eta bazkariarekin.

Asteburu potoloa izanen dute goizuetarrek, jarduera mordoa antolatu baitira, larunbaterako eta iganderako, Goizuetan erroldatutakoen eguna ospatzeko aitzakia hartuta. Larunbatean hasiko dute festa, eta arratsaldeko 16:00etarako, truk eta mus txapelketa antolatu dute. Eta antolatzaileek ohartarazi dute, txapelketa aurrera eraman ahal izateko, gutxienez 4 bikotek apuntatu beharko dutela, eta beraz, herritarrei animatzeko deia luzatu diete. Txapelketa jokatuko dute, ohi moduan, Goizuetako Umore Ona Elkartean, beheko-aldean.

Igandean ere Goizuetan erroldatutako jubilatuen egunak segida izanen du. Goizeko 11:00etan meza nagusia izanen dute Goizuetako elizan, eta jarraian pilota partiduez gozatzeko parada izanen dute herriko helduek. Partiduak amaitu ostean, bazkari eder baten bueltan bilduko dira denak, Umore Ona Elkartean. Bazkarira bertaratzeko beharrezkoa zen aldez aurretik izena ematea, eta dagoeneko bazkarira apuntatu direnek, bazkarian bertan 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!