Anayetera irteera larunbatean, Arainburu mendi taldeak antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00

Anayeteko ibona ezagutuko dute, larunbatean.

Irteeran izena eman behar da, eta etzi izango da horretarako azkenengo eguna. 

Umore Ona Arainburu Mendi taldeak irteera antolatu du Anayetera (Pirinioak), larunbaterako. Bertaratzeko ezinbestekoa da izena ematea, Goizuetako Elenaren estankoan edota arropa dendan, eta horretarako azkeneko eguna etzi izanen da. Larunbatean abiatuko dira Anayet aldera, autobusean; eta goizeko 06:00etan jarri dute hitzordua. Antolatzaileek irteerara animatzeko deia luzatu diete goizuetarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!