'Ta agiya iñ zan' proiekzioa ostiralean, eta zentralera bisita, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 00:00

Goizuetako ganbaran izanen da proiekzio emanaldia, 19:00etan hasita; eta zentralera bisita izanen da larunbatean, goizeko 10:00etan.

Ostiralean, Ta argiya iñ zan lanaren proiekzio-emanaldia eskainiko dute, Goizuetako udaletxeko ganbaran, Goizuetako kultur taldearen eskutik. Eli Pagola ereñotzuarrak eta Ainhoa Gutierrezek garatutako lan artistiko honek, Urumea ibaiko energia sorkuntza eta eraginak ditu oinarri. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da proiekzioa eta horrekin batera, solasaldia eginen dute jarraian.

Proiekzio emanaldiaz gain, larunbaterako, Fagollagako zentralera bisita antolatu dute, eta tailerra ere eskainiko dute bertan. Goizeko 10:00etan jarri dute horretarako hitzordua. Bertaratzeko, aldez aurretik izena eman behar dela ohartarazi dute antolatzaileek, ondorengo helbide elektronikora idatzita: taargiyainzan@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!