Iker Salaberriak eskuin eskuan min hartuta, ez du ostiralean jokatuko Jakaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 18a, 19:38

Goizuetarra baja izango da Altsasun eta Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du hirugarren jardunaldian, nahiz eta aukerarik izan ez sailkatzeko.

Iker Salaberriak ez du Erik Jakaren aurka jokatuko ostiralean Altsasun jokatuko den Lau t 'erdiko Txapelketako partidua. Goizuetarrak eskuin eskuko kailua egoera txarrean dagoela egiaztatu du, sendatzeko denbora nahikorik ez duela uste du eta bertan behera utzi du. Oraingoz Peio Etxeberriaren aurka jokatuko duen hirugarren jardunaldiko partidurako prest egotea espero du.

Salaberria ligaxkako bigarren jardunaldian baja izateak Jakaren aldeko 22-0ekoa esan nahi du, goizuetarra hurrengo astebururako sendatuko den ala ez zain. Kantxaratzen bada, Ezkurdiak Lekunberrin jarritako 22-9koak eta arautegiak Jakaren alde jarritako 22-0ekoak sailkatze balioa izango dute. Berriro baja balitz hirugarren jardunaldian, bi emaitza horiek baliogabetuta geratuko lirateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!