Feria Egunean postua jartzeko izena eman behar da eta bihar bilera

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 15a, 00:00

Azaroaren 25ean izanen da Goizuetako Feria Eguna eta dagoeneko hasiak dira antolaketa lanetan. Urriaren 9an egin zuten aurreneko bilera eta azken urteetan azienda gutxi izaten dela aipatu zuten bertan. Horri buelta eman eta irtenbide bat bilatzeko, bihar, 18:30ean abeltzainekin bilera eginen dute elkarteko azokan. Bestetik, ferian postua jarri nahi duenak izena eman behar du. Horretarako epea azaroaren 3ra are dago Goizuetako Udalean. Antolatzaileen jendea animatu nahi du bertan parte-hartzera. Giro ederra sortzen da Goizuetan Feria Egunean eta aurten oraindik eta ikusgarriagoa antolatu nahi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!