Uhandre piriniotarrari buruz Goizuetan egindako ikerketaz, erreportajea ETBn

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

Uhandre piriniotarrari buruz, ikerketa egin du Aranzadi Zientzia Elkarteak, azkeneko urteotan, Goizuetan; eta ikerketa horretan, hainbat goizuetarren laguntza ere izan dute zientzialariek. Horri buruz, ikusentzunezko erreportajea eskainiko du Euskal Telebistak, asteburu honetan: ETB1en emanen dute gaur, 13:30etan; eta ETB2n bihar, 12:10etan. Kronikak datorren larunbatean argitaratuko du gaiari buruzko erreportajea, Iñaki Sanz-Azkue hernaniarrak egindakoa; ikerketan parte hartu duten zientzialarietako bat da bera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!