Hodei Lujanbio garaile, Kontrabandisten proban

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 14a, 00:00

Hodei Lujanbio, Urdazubin.

Sailkapen nagusia irabazi zuen goizuetarrak Urdazubin, gaueko lasterketan bigarren eta maratoi erdian hirugarren sailkatuta.

Hirugarrenez irabazi du Hodei Lujanbio goizuetarrak, Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketaren sailkapen nagusia. 2019an eta 2021ean egin bezalaxe, bi probetan aritu zen Lujanbio, joan den asteburuan: Gaueko Lanak (9,5 kilometro) ostiral gauean, eta Maratoi Erdia (22 kilometro) larunbatean. 

Bigarren izan zen ostiralean (52:41), Jokin Arretxearen atzetik (50:06); eta hirugarren larunbatean (1:57:02), Iñigo Uribeetxebarriarekin (1:49:47) eta Javier Arangurenekin (1:55:09) podiuma konpartituta. Hori horrela, bi probak osatu zituztenen artean, azkarrena izan zen goizuetarra, eta berak eskuratu zuen sailkapen nagusia. Guztira 2:49:43 denbora pilatuta, ia 20 minutuko aldearekin nagusitu zen, Michel Guilcouren aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!