Autoenplegua sustatzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu da

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 12a, 00:00

Goizuetako Udalak deialdia argitaratu du herrian autoenplegua sustatzeko dirulaguntzak emateko, banan-banako ebaluazio araubidean ezartzen duen ordenantza onartuta (NAOn argitaratua 2019ko irailaren 13an). Dirulaguntza eskuratu ahal izanen dute Goizuetan norberaren kontura 2021eko urriaren 1etik aurrera jarduera ekonomikoa martxan jarri duten herritarrek. Dirulaguntza emanen zaie Gizarte Segurantzan eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako gastuengatik. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 31ra bitartekoa da, eta dirulaguntzen oinarriak, eskabidea eta informazio gehiago eskatu daiteke www.goizueta.eus web orrian eta udal bulegoetan (astelehenetik ostiralera, 09:30etatik 12:30etara).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!