Interneteko banda zabala baserrietara helarazteko aukerei buruz, batzar irekia gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izanen da, udaletxeko ganbaran. Udal ordezkariak eta SISNET enpresako kide batek emanen dituzte azalpenak.

Interneteko banda zabalarekin lotutako lanak eta instalazioak egin dituzte Goizuetan, zuntz optikoa herrian zabaltzeko. Hori horrela, dagoeneko hedatuta dago zuntz optikoa herrigunean, eta horretarako aukera «bermatuta» daukate bertan bizi direnek, Udalak aditzera eman duenez.

Orain, beste pauso bat eman nahi dute bide horretan, eta baserrietara helarazi nahi dute banda zabala. Horretarako aukerak lantzen aritu dira, eta azaldu dutenez, irrati-frekuentzia bidezko teknologia erabiltzea da irtenbideetako bat. «Horren bitartez, baserrietan eskaini daitezke internet abiadura haundiagoan, telefonoa, eta telebista ikusteko aukera desberdinak», jakinarazi du Udalak.

 

SISNET enpresako ordezkari bat batzarrean, azalpenak emateko

Interneta baserrietara zabaltzeko aukerak aztertuta, zerbitzu hori eskaintzen duten enpresa batzuekin harremanetan izan da Udala; eta orain, batzar irekia antolatu dute, «gai honi buruz zabalago hitz egiteko, eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko». Gaur izango da batzarra, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko ganbaran. Udal ordezkariekin batera, SISNET enpresako ordezkari bat ere izango da bertan, beharrezko azalpenak emateko.

Bertaratzeko gonbitea luzatu die Goizuetako Udalak, herriko baserritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!