Batzarra etzi, banda zabala baserrietara helarazteari buruz

Kronika - Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko ganbaran; eta gonbitea luzatu die Udalak, herriko baserritarrei.

Hurrengo pausoa eman nahi du Goizuetako Udalak, «herrian zein baserrietan bizi diren herritarrek banda zabala edukitzeko aukera izan dezaten». Eta helburu hori betetzeko bidean, baserrietara iritsi dadin lortu nahi dute orain.

«Zuntz optikoa herrigunean hedatuta dagoenez, bertan bizi diren herritarrek aukera bermatua dute. Baserrietan, berriz, banda zabala izateko irtenbide bat da irrati-frekuentzia bidezko teknologia erabiltzea. Honen bidez, baserrietan eskaini daiteke internet abiadura haundiagoan, telefono­a, eta telebista ikusteko aukera des­berdina», azaldu du Udalak.

Gauzak horrela, zerbitzu hori eskaintzen duten enpresa batzuekin jarri da harremanetan Udala; eta aurreneko lanketa egin ondoren, batzar ireki bat deitu du etzirako, «gaiari buruz zabalago hitz egiteko eta herritarrok izan ditzakezuen zalantzak argitzeko».

Arratsaldeko 19:00etan izanen da batzarra, udaletxeko gan­ba­ran; eta bertan, udal ordezkariez gain, SISNET enpresako ordezkari bat ere egonen da, beharrezko azalpenak emateko. Baserritar guztiei luzatu diete gonbitea, batzarrera bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!